2013-01-11
2013-01-10
2013-01-07
2012-12-20
Olentzeroren eskutitza

Gorbeiako
etxolan,
abenduaren 24an
abenduaren 24an
Nire laguntxo maiteak:
Ikusten
duzuenez, aurten ez dut oparirik ekarri. Jostailuak egiteko makina apurtu egin
zait eta ezin izan ditut opariak prestatu.
Nire makina
konpontzeko zuek oso ondo portatu behar zarete: lagunei lagundu behar diezue;
gurasoak eta irakasleak errespetatu; ez duzue hitz itsusirik esan behar; eskolan adi egon behar duzue eta …. Zuek
badakizue zer gehiago egin zintzoak izateko.
Hori guztia
egiten baduzue, Erregeen egunerako makina konponduta egongo da. Egun horretan
joango naiz zuen etxeetara. Ikusi arte eta datorren urtean zintzoagoak izan.
Musu
bat. Olentzero.
Olentzeroren eskutitza
Nire laguntxo maitea:
Ikusten duzunez, aurten ez dut oparirik ekarri, nire astotxoa berria delako eta oraindik ez duelako menditik jaitsi nahi. Oparien ordez, desio onak ekarri ditut, adibidez, maitasuna guztiontzako.
Nahiago baduzu, nire etxolara etor zaitezke eta hitz egingo dugu biok. Bertan opilak eta esne beroa jango ditugu, baita asto txikiarekin jolastu ere. Oparirik ez, baina egun zoragarria pasatuko dugu!
Olentzero
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





