2012-12-20

Olentzeroren eskutitza



Gorbeiako etxolan, abenduaren 24an
Nire laguntxo maitea:
      
   Ikusten duzunez, aurten ez dut oparirik ekarri, nire astotxoa berria delako eta oraindik ez duelako menditik jaitsi nahi. Oparien ordez, desio onak ekarri ditut, adibidez, maitasuna guztiontzako.
        
 Nahiago baduzu, nire etxolara etor zaitezke eta hitz egingo dugu biok. Bertan opilak eta esne beroa jango ditugu, baita asto txikiarekin jolastu ere. Oparirik ez, baina egun zoragarria pasatuko dugu!
                            Olentzero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkina gehitu / Añade un comentario