XEDEA
v Liburutegia
Ikastetxearen eskaintza barruan sartuko da, Haur eta Lehen Hezkuntzan
finkaturiko helburuak lortzeko tresna bezala, etapetako Diseinu Kurrikularekin,
Urteko Planarekin, Tutoretza Planarekin eta beste programa eta
hezkuntza-ekintzekin batera.
v Liburutegiarena
ikastetxearen proiektua da. Organo gorenak baietsi egin du eta Urteko Plan
honetan txertatu egin da, bere garapenerako Eskola Komunitatearen partaide
guztiok inplikatuz. Guztion laguntza ezinbestekoa da proiektu desberdinen
helburuak lortzeko. Eskolaz kanpoko ekintzetan zein ekintza osagarrietan eman
behar den kolaborazioak errazten du giza
baliabideen eta materialen erabilpen zuzena, eta horrek irakaskuntzaren
kalitatean hobekuntza dakar.
HELBURUAK
v Irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan lagundu.
v Baliabide eta
zerbitzu anitzei sarrera lortu.
v Ikasleriaren
oinarrizko konpetentziak garatu baliabide anitzak lortzeko eta erabiltzeko.
v Ikasleak ohitu
liburutegiaren erabilpenean, bai dibertimendurako, bai informazioa lortzeko eta
bai norberaren garapen iraunkorrean.
LAN ESPARRUAK
v Liburutegiaren
kudeaketa teknikoa bermatu eskola komunitateari baliabide bezala eskaintzeko.
v Irakasteko eta
ikasteko baliabide gune bezala liburutegia dinamizatu.
v Irakurzaletasuna
sustatu.
ORDUTEGIA
v Ikastorduetan
maila guztietan tutoreen eta liburutegiko arduradunaren eskutik. Eskolaz
kanpoko ordutegia, astelehenetik ostiralera, liburutegiko arduradunak zuzenduko
du.
ZERBITZUAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkina gehitu / Añade un comentario