2012-12-20

Olentzeroren eskutitza


Gorbeiako etxolan, 
abenduaren 24an
Nire laguntxo maiteak:
         Ikusten duzuenez, aurten ez dut oparirik ekarri. Jostailuak egiteko makina apurtu egin zait eta ezin izan ditut opariak prestatu.
         Nire makina konpontzeko zuek oso ondo portatu behar zarete: lagunei lagundu behar diezue; gurasoak eta irakasleak errespetatu; ez duzue hitz itsusirik esan behar;  eskolan adi egon behar duzue eta …. Zuek badakizue zer gehiago egin zintzoak izateko.
         Hori guztia egiten baduzue, Erregeen egunerako makina konponduta egongo da. Egun horretan joango naiz zuen etxeetara. Ikusi arte eta datorren urtean zintzoagoak izan.
         Musu bat.  Olentzero.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkina gehitu / Añade un comentario