2016-04-05

Eskolako Zuzendariari

Gasteizen, martxoaren 10ean

Zuzendari Jauna:

     Honen  bidez esan nahi dizugu patioan harri txiki asko daudela eta jendea erortzen denean min asko hartzen du. Horregatik eskatzen dizugu zerbait egitea, adibidez, harriak kendu eta lurra lisatu.

      Eta futbol-ateetan sareak ipintzea, mesedez, askotan baloia kanpora joaten delako eta irakasleok ez digute bere bila joaten uzten eta denbora asko pasatzen da norbaitek baloia eman arte.


      Espero dugu gure proposamena irakurtzea:  BADR ETA ALEX

Eskolako Zuzendariari

Gasteizen, 2016ko martxoaren 3an

Zuzendari jauna:

Gutun honen bidez esan nahi dizugu zer nahiago dugun aldatzea gure eskolan.

Lehenengoz, jolastokiko lurra aldatu , istripu asko gertatzen direlako eta jendea minduta geratzen delako. Ez gaude batere pozik gertatzen ari denarekin.

Eta horrez gain, patioko komunetan ispiluak ipini behar dira, neskek eta mutilek behar ditugulako.

Bestalde, belarretan ibiltzea uzteko eskatzen dizugu, horrela atsedenaldia  askoz dibertigarria izango delako.

Azkenik, jantokian eskola-lagun direnak bigarren txanda ondoren aterpean ez geratzea, oso aspergarria delako.

Espero dugu gure proposamenak  kontuan hatzea .

Agur bero bat :     SAMMY ETA  BEATRIZ

Eskolako Zuzendariari

2016ko martxoaren 10ean
Zuzendari jauna:                                

Eskola hobetzeko asmoarekin gauza batzuk komentatu nahi dizkizugu.

Adibidez: kanpoan dauden futboleko ateetan sareak ipintzea polikiroldegian bezala; komunetan ispiluak ipintzea, nahi gabe gure burua margotzen badugu ikusteko eta garbitzeko; jolastokian  dauden harriak garbitzea, erortzen garenean zauriak eta min handia hartzen ditugulako.

Eskerrik asko gure eskutitza irakurtzeagatik.
     

                     ITZEL eta SERGIO

Eskolako Zuzendariari

Gasteizen, 2016 martxoaren 3an

Zuzendari jauna:

Aukera ematen diguzunez, proposamen hau irakurtzea gustatuko lizaiguke. Gimnasioan bero handia egiten du eta hori da berogailua beti piztuta dagoelako.

Orduan, guri bururatu zaigu gimnasia egiten ari garenean berogailua itzaltzea.

Espero dugu gure eskaria kontuan hartzea. Hau esanda, agur bero bat:
  

           Oihane, Sheila eta Fatou.

Eskolako Zuzendariari

ATEETAKO SAREAK ETA HOTZA

Zuzendari jauna: 
       
     Gutun hau idazten dizugu futboleko ateek ez dutelako sarerik. Horregatik,
baloiak  jaurtitzean oso urrutira joan eta galtzen dira.         

     Bestalde, polikiroldegian berogailua ipintzea eskatzen dizugu , neguan batez ere hozkailu erraldoi batean gaudela ematen duelako eta dardarka ari garelako beti.

     Espero dugu kontuan hartuko dituzula. Agur bero bat:

ANGEL GALLEGO   eta    YERAY   RODRIGUEZ

Gaurkoak




My town