2013-01-18

Kenzazpi: Ilargia




Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko 

esan bakardadeari gaur ez etortzeko 

eusten nauen soka zara ta itotzen nauena 
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena 

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero 
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko 
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra 
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! 

esan sentitzen dudana ez dela egia 
une baten sinisteko ez garen guztia 

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero 
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko 
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra 
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!! 



Maitasuna adierazteko euskaraz idatzi den baladarik politenetariko bat. Batzuetan irrifarrez besteetan minez, halakoxea da maiteminduta egotea.

2013-01-15

Guereñu green


Egunsentia esnatzen ari da…
Eguzkiaren fereka epelak zelaian zabaltzen dira.   
Ur-jauziaren melodiak basoko biztanleak esnarazten ditu.
Izpiak eta ur tantak besarkatzen dira eta Ostadarra sortzen da.
Zuhaitzen hostoen zurrumurruak kumeak kulunkatzen ditu.
Loreei ihintzaren zilarrezko malkoak darie.
Animalien irriak ezkilak dira basoan.
Pinpilinpauxek kolore magikoekin airea margotzen dute.
Txoriak bezala dortokak ere duen hainbat odol ematen du.
Zer egin dezakegu guk edertasun hau ez galtzeko?
Paperak paperontzira, txorrota itxi, argiak itzali, ez kutsatu, ez oihukatu….

Gu gara Gereñu eskola berdea green.