GUZTIAK HEMEN
irakurtzeko etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irakurtzeko etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019-02-15
2018-12-18
2018-06-21
2017-06-15
2017-02-17
2017-02-09
2016-11-25
2016-06-20
2016-05-11
2016-04-14
2016-04-13
2016-04-05
Eskolako Zuzendariari
Gasteizen,
martxoaren 10ean
Zuzendari Jauna:
Honen bidez esan nahi dizugu patioan harri txiki asko
daudela eta jendea erortzen denean min asko hartzen du. Horregatik eskatzen
dizugu zerbait egitea, adibidez, harriak kendu eta lurra lisatu.
Eta futbol-ateetan
sareak ipintzea, mesedez, askotan baloia kanpora joaten delako eta irakasleok
ez digute bere bila joaten uzten eta denbora asko pasatzen da norbaitek baloia
eman arte.
Espero dugu
gure proposamena irakurtzea: BADR ETA
ALEX
Eskolako Zuzendariari
Zuzendari jauna:
Aukera ematen diguzunez,
proposamen hau irakurtzea gustatuko lizaiguke. Gimnasioan bero
handia egiten du eta hori da berogailua beti piztuta dagoelako.
Orduan, guri bururatu
zaigu gimnasia egiten ari garenean berogailua itzaltzea.
Espero dugu gure eskaria
kontuan hartzea. Hau esanda, agur bero bat:
Oihane, Sheila eta Fatou.
Eskolako Zuzendariari
ATEETAKO
SAREAK ETA HOTZA
Zuzendari
jauna:
Gutun hau idazten dizugu futboleko ateek
ez dutelako sarerik. Horregatik,
baloiak
jaurtitzean oso urrutira joan eta galtzen dira.
Bestalde, polikiroldegian berogailua
ipintzea eskatzen dizugu , neguan batez ere hozkailu erraldoi batean gaudela ematen duelako eta dardarka ari garelako beti.
Espero dugu kontuan hartuko dituzula. Agur bero bat:
ANGEL GALLEGO eta
YERAY RODRIGUEZ
2016-03-09
Eskolako Zuzendariari
Gaur,asteazkena
Otsaila 10 2016koa
Kaixo, oso pozik nago
Guereñu ikastolan, hala ere gauza batzuk hobetu daitezke:
Ondo iruditzen zait barnetegi
gehiagotara joatea.
Arazobat da polikiroldegian hotz handia egiten duela , eta askoz gehiago neguan. Saskibaloian,
futbolean eta gimnasian aritzen garenean hotz handia egiten du eta batzuetan
katarroa hartzen dugu. Gainera, polikiroldegia
garbitu behar da eta lurzoruan erortzen zarenean mina hartzen duzu.
Agur handi bat.
Naiara Sagasti
Eskolako Zuzendariari
Diego naiz, 6.D-koa. Uste dut dibertigarria izango zela historia ala zientzia
naturaleko museo batetara joatea. Asko gustatzen zaizkit museoak, batez ere
zientzia naturalekoak, maitatzen ditudalako natura, historia, pertsonaia mitologikoak,
armadurak eta gauza horiek.
Oso dibertigarria izango litzateke eta asko ikasiko genuke. Gasteizko zientzia eta historia museoa batzuetan sarrera doanekoa da. Ikaragarria litzateke zientzia museo
batean lo egitea.
Ondo izan: Diego
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

























