Bosgarren maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bosgarren maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013-02-27

Bart amets egin nuen


Bart txakurra zinela egin zenuen amets.
Katuarekin jolasten parkean ari zinen.
Hostoen multzo batean saltoka ari zinen
eta eguzkiaren izpiek ematen zizuten


Yeray Macías eta Janire Castañeda

2013-02-20

Katua gir-gir


Katua gir-gir,
zure ondoan dabil.
Txakurra gor-gor,
aurretik dator.
Katua ger-ger,
beste albotik ager.
Txakurra gur-gur,
etxera badoa eta agur.
Katuak gar-gar,
miau-miau esan.

Uxue Ibisate eta Ane Barroso


2013-01-23

Gogoak



Esne beltza euskal musika talde bat da. Taldearen musikariak hauek dira: Xabi Solano, Sergio Ordoñez, Jon Mari  Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Zigor Dz, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide eta Jon   Elizalde dira.
Lehen disko “Made in Euskal Herrian” deitu zen, 2008an atera zen.
Beraien musika  Reagge, ska, hip-hop eta trikitixa nahaste bat da.
Beraien abesti bat “Gogoak” deitzen da. Tira, hemen duzue letra:
                             
It´s a new dawn, It´s a new day uh uh uh uh
It´s swi ftly gone by you know how I feel
Ohohohoh
Emaidazu berriro ongietorria
Zu zara nire poz guztien iturria.
Emaidazu berriro ongietorria
Gelditzeko nator eta!

Tren batean gurutzatzen diren begiradak
Barra ertzean ematen diren muxuak
Lo aurreko uneak amesten,
Amesten egunak joaten dira.
Hondartza horian egindako gazteluak
Ez dituzte olatuek eraitsiko,
Gure eskuekin marraztutako loreak
Ez ditu denborak ebakiko.
EMAIDAZU…
Le notti arrivano veloci
I giorni scappano
Dalle mie mani
Ricordi il treno
Nella nostra stazione
Invece qui la gente no ci parlate …
Loak hartu baino lehen esnatu nahi nuke
Loak hartu baino lehen amestu nahi nuke
E sogni
Aspaldiko garaien bidean galdurik
gogoratzen zaitudan bezala ikusi!!
Imagini, imagini, imagini
EMAIDAZU…
Imagini
E sogni
Di quella
Racogliemi di nuovo
Fra le tue braccia
Perchè sei tu la fonte
Della mia felicità
Racogliemi di nuovo
Tra le tua braccia
Perchè ritorno per restare
Ohohohoh
EMAIDAZU…

Guk abesti hau aukeratu dugu oso alaia eta oso polita delako. Oso ona da eta gure bihotzera ailegatzen da. Entzun abesti hau eta ondo pasatu!!!!!

Jairo, Bill Aicha eta Janire (5.B)

Ikusi mendizaleak




Oskorri folk musika taldea da, Euskal Herriko beteranoena. Sustraidun musika lantzen du 1972tik, instrumentu tradizional eta modernoen arteko oreka mantenduz.
Ibilbide luze honetan, hainbat kide eta kolaborazio eduki du taldeak, baina hasieratik Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez, Oskorri taldean egon dira.
1.997an grabatu zuten bere 25 urteurreneko diskoa zuzenean, Getxon, eta 2007an 35.ekoa Bilbon.
                
Gustuko dugun abestia “Ikusi mendizaleak” da :

Ikusi mendizaleak
Baso eta zelaiak,
Mendi tontor gainera
igo behar dugu.

Ez nekeak,ez da bide txarra;
Gora , gora, neska mutilak,a,a,a,
Gu euskaldunak gara ,
Euskal Herrikoak.
Hemen mendi tontorrean,
euskal lurrean artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta,
Gora,gora Euskal Herria,a,a,a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal herrikoak.

Abestiak, gure uztez, esaten digu ez dugula amore eman behar eta gauzak egin behar ditugula. Abesti hau aukeratu dugu oso polita delako eta asko gustatzen zaigulako.
Andrea eta Eva (5B)